2012/05/23

Egia Euskaraz Lipdub

Kaixo lagunak!!! Hemen zintzilikatzen dugu Egia auzoak egin zuen lipdub zoragarria. Guk ere Aitor ikastolaren izenean parte hartu genuen!!!

2012/05/08

Egia Euskaraz Lip Dub

Bilboko Santutxu auzokoek eginiko Lip Dub-a da hau. Animatu eta apuntatu zaitezte zuek ere zuen auzoan egingo den Lip Dub-erako!!!

2012/02/19

Inauteriak 2012


Ostiralean ikastolan inauteriak ospatu genituen. Egun horretako argazkiak blogera igo nahi badituzue ez ahaztu gelara ekartzea.
Opor txiki hauek disfrutatu, eta mozorrotu!!

2012/02/13

Aritz Aduriz


Gure blog-eko lagun eta jarraitzaile berria...



Ongi Etorri Aritz!!!

Nor da gure lagun berria??????

Hurrengo pistak jarraituz, ea gai zaren gure blog-a jarraitzen duen pertsonaia honen izena asmatzeko. Asmatzean, guretzako atera duen argazkia zintzilikatuko dugu denok ikusi ahal izateko. Animo!!!!
  1. Euskalduna da. 
  2. Donostian jaio zen, baina bere lana dela eta orain Valentzian bizi da. 
  3. Telebistan agertzen da. 
  4. Larunbatean, otsailak 11, 31 urte egin zituen... Gure partez ZORIONAK!!! 
  5. Nahiz eta Donostian jaio, Bizkaia ere gogoko du, bertan urte batzuk eman baitzituen bere lanaren ondorioz... 
  6. Gizonezkoa da. 
  7. Kirola gustoko du. Bere lanbideaz aparte surf-a, golf-a eta eskia ditu gustoko.
  8.  Euskal selekzioarekin behin baino gehiagotan jolastu izan du eta golak ere sartu izan ditu!!!  
NOR DA?........

2012/01/30

Buruari eragin!



Buruko kalkulu arina:

1.- 20 kanika ditut, Iraiak 6 ditu eta Karmelek 12. Zenbat ditugu hiruron artean?
2.- Tarta lauden batek 30€ balio ditu, zenbat ordaindu beharko du Mikelek, tarta osoa erosten badu?
3.- Asier eta Amaia Bilbora joan dira autobusean, bidai bakoitzak 90 zentimo balio du. Zenbat ordaindu dute guztira Donostiatik Bilborako joan-etorrian?
4.- 12 X 20=
5.- Tela metro batek 50 zentimo balio du. Zenbat ordainduko du Oihanek, soineko berri bat egiteko 3 metro eta erdi behar baditu?

Danborrada 2012




Mikel Ubiriak gomendatutako bideo bat!!!